Lata birziklatuak apaingarri gisa

Altzairuzko ontziek badute bereizgarri bat: magnetikoak dira. Ezaugarri honek guztiz bereizten ditu gainerako materialetatik. Bildutako zabor guztien gainean elektroiman bat jarriz gero, latorrizko ia ontzi guztiak berreskuratu ahal izango ditugu:

Altzairuzko ontzien birziklapenaren ezaugarriak:
. Berreskuratzen den altzairu guztia birzikla daiteke.
. Altzairua nahi adina birzikla daiteke, ziklo bakoitzean bere ezaugarrietako bat bera ere galdu edo hondatu gabe.
. Gastu ekonomikoari dagokionez, altzairua birziklatzea errentagarria da.
. Birziklapena nahitaezkoa da industria siderurgikoan.

Zenbat eta altzairuzko ontzi gehiago berreskuratu, orduan eta kopuru handiagoa birziklatzen ariko gara. Birziklatzen dugun altzairu erabili tona bakoitzeko, tona eta erdi burdin mea eta gutxi gorabehera 500 kilo ikatz aurrezten ditugu. Energiari dagokionez, % 70 aurrezten da, eta uraren kontsumoa % 40 murrizten da.

Latak birziklatu aurretik, ingurumenaren arloko 3 arauak aplikatuz, berrerabili egingo ditugu. Kontserba latak, pintura latak, metalezko latak, PVCzko hodiak, esekigailuak, etab. oso ohikoak dira gure etxeetan, eta gehiago erabili behar ez ditugunean zaborretara botatzen ditugu.
Zergatik ez ditugu apaingarri praktiko eta dotoreak egiteko erabiltzen?
Hona hemen mahaiak ezin ederrago apaintzeko ideiak erakusten dituzten hainbat irudi. Horretarako, latak koloretako paperekin forratu eta lore alaiekin bete ditzakegu, edo laten kolore gamarekin jolas egin dezakegu.

mesa exterior

Latak lanerako eta eskulanetarako eremuan jartzeko ere aprobetxa ditzakegu. Horiei esker, material guztia ordenatuta eta begien bistan eduki ahal izango dugu.
latas

latas para usar

Lehengaiak zaintzea eta naturaren orekari eustea nahitaezko betebehar gisa ikusi behar ditugu, etorkizuneko belaunaldiek inguruneaz gozatzeko aukera izan dezaten. Horretarako, gure hondakinak berreskuratzeko eta birziklatzeko ahalegina egin behar dugu.
Latorrizko ontziak, altzairuzkoak direnez, edukiontzi horietan edo garbiguneetan utzi behar dira.

Decoratrix web orrialdean ikusitako irudiak.

Compartir en FacebookCompartir en GoogleCompartir en LinkedInCompartir en PinterestCompartir en StumbleUponCompartir en TumblrCompartir en Twitter

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>