Olioa biltzeko 25 puntu berri Iruñean eta Iruñerrian


Proba pilotuan, 10.600 litro baino gehiago bildu ziren 2013an

Iruñerriko Mankomunitateak Ekogras eta Eroski enpresekin batera sustatutako etxeko olioa biltzeko sarearen bilketa puntuak areagotu egingo dira gaurtik (2014ko otsailaren 28a) aurrera; izan ere, 25 bilketa puntu berri jarriko dira Iruñeko eta Iruñerriko Caprabo supermerkatuetan. Puntu horiek lehendik Eroski supermerkatuetan dauden 23 puntuei gehitu behar zaizkie; beraz, aurtengo bilketa kanpainak 48 puntu izango ditu.

Bilketan parte hartu nahi duten herritarrek sukaldean erabilitako olioa ontzi itxi batean gorde beharko dute (ahal izanez gero, plastikozkoa), eta, ondoren, ontzi hori sareak barne hartzen dituen puntuetako bateko edukiontzian utzi beharko dute. Horrez gain, bilketa puntuetan ontzi bakoitzari erabiltzailearen datu pertsonalak jartzeko eranskailuak emango zaizkie. Hala, hilero 50 euroko hamar erosketa txartelen eta 100 euroko txartel baten zozketan sartuko dira.

10.627 litro jaso ziren 2013an

Ekitaldian, 2013an egindako proba pilotuaren balantzea ere aurkeztu zen. Bilketa pilotu horretan 10.627 litro olio bildu ziren. Horrek 8.500 litro biodiesel ekoiztea ahalbidetu du, ingurumenari onura nabarmena eginez. Izan ere, gasolioaren (erregai fosila) ordez biodiesel hori erabiltzeak 22 CO2 tona baino gehiagoren emisioa saihestu du. Gainera, sukaldeko olio erabilia ur kutsatzaile handia da harraskatik botaz gero, beraz, olio hori berreskuratzeak garapen iraunkorraren alde egiten laguntzen du.

Adierazi behar da programa pilotu honen bidez 10.627 litro berreskuratzeak ez diola eragin Mankomunitateak kudeatzen dituen garbiguneetan egindako etxeko olioaren bilketari, kopuruak aurreko urteetakoen antzekoak izan baitira. Horrek guztiak, Iruñerriko Mankomunitateko presidente José Muñozek ekitaldian adierazi duen moduan, agerian uzten du Iruñeko eta Iruñerriko biztanleek ingurumenarekin duten konpromisoa.

comarca pamplona, eroski, caprabo, ekogras

Hauek arduratu dira programa pilotuaren balantzearen eta 2014rako bilketa kanpainaren aurkezpenaz: Iruñerriko Mankomunitateko presidente José Muñoz, erakunde bereko hondakinen zuzendari Carmen Lainez, Ekograseko gerente José Ignacio Marín, Iruñeko Eroski hipermerkatuko zuzendari kudeatzaile Anabel Zariquiegui eta Capraboren Nafarroako ordezkari Joan Roures.

Compartir en FacebookCompartir en GoogleCompartir en LinkedInCompartir en PinterestCompartir en StumbleUponCompartir en TumblrCompartir en Twitter

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>